1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
168/2018 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, 2018. urterako diru-laguntzen deialdi hau ebazten duena: berariazko jarduera eta kualifikazioa babes zibilaren arloan duten eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmena sinatua duten babes zibileko boluntarioen entitateen funtzionamendua sostengatzeko diru-laguntzen deialdia.
Barneko zuzendari nagusiaren apirilaren 18ko 100/2018 Ebazpenaren bidez, diru-laguntzen deialdi bat onetsi zen berariazko jarduera eta kualifikazioa babes zibilaren arloan duten eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatua duten babes zibileko boluntarioen entitateentzat, haien funtzionamendua sostengatzeko; deialdi hori 2018ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 4koan. Horretarako, guztira, 70.000 euroko gastua onetsi zen: 50.000 euro gastu arruntetarako eta 20.000 euro inbertsioetarako.
Entitate hauek aurkeztu dira deialdian: Nafarroako Psikologoen Elkargo Ofiziala (Hondamendietan esku hartzen duen taldea), “EBYS Navarra” Elkartea, Nafarroako Espeleologia Federazioa (haitzuloetako sorospen taldea), Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea eta Nafarroako Erreskate-zakurren Taldea. Denek ere izenpeturik dute lankidetza-hitzarmen bat Nafarroako Gobernuarekin babes zibilaren arloan. Orobat, guztiek jasoa dute beren estatutuetan edo helburuetan xedeko jarduera hori, eta guztiek Nafarroako eremu geografikoan jarduten dute. Halaber, behar den garaian eta moduan aurkeztu dute deialdian eskatutako dokumentazioa, eta hartan aipatzen diren betebeharrak betetzen dituzte.
Batzorde Teknikoak eskaerak aztertu ondoren, hauxe da entitate bakoitzari gastu arruntetarako eta inbertsioetarako eman zaizkion zenbatekoen laburpena:
ENTITATEA | GASTU ARRUNTETARAKO EMANDAKOA (%100) | BESTE GASTU ARRUNT BATZUETARAKO EMANDAKOA | GASTU ARRUNTAK, GUZTIRA | INBERTSIOETARAKO EMANDAKOA | EMANDAKO DIRU-LAGUNTZA, GUZTIRA |
Psikologoen Elkargoa | 2.400,64. | 237,57 | 2.638,21 | 372,00 | 3.010,21 |
EBYS | 2.978,00 | 2.588,04 | 5.566,04 | 4.102,00 | 9.668,04 |
Haitzuloetako sorospena | 4.205,46. | 2.871,11 | 7.076,57 | 2.496,76 | 9.573,33 |
Mendi Kirolen Federakundea | 346,67. | 8.116,76 | 8.463,43 | 526,70 | 8.990,13 |
Erreskate-zakurren Taldea | 14.650,00 | 11.605,75 | 26.255,75 | 2.600,00 | 28.855,75 |
GUZTIRA | 24.580,77 | 25.419,23 | 50.000,00 | 10.097,46 | 60.097,46 |
Gastu arruntei dagokienez, Batzorde Teknikoak erabaki du %100eko diru-laguntza ematea aseguru gastuetarako eta ezinbestekotzat jo dituen gastuetarako, hots: formakuntza gastu batzuk, dibulgazio kanpainak eta zakurren albaitaritzako laguntza, mantenua eta entrenamendua. Gastu horiek 24.580,77 euro dira guztira. Gastu arruntetarako onetsitako zenbatekoaren gainerako zatia, hots, 25.419,23 euro, proportzionalki banatu du Batzorde Teknikoak. Hala, gastu horiek %80,88ko diru-laguntza jasoko dute.
Inbertsioei dagokienez, kontuan harturik eskatutako zenbatekoa baimendutakoa baino txikiagoa dela eta kasu guztietan deialdian eskatutako baldintzak betetzen direla, inbertsio guztiek %100eko diru-laguntza jasoko dute.
Horrenbestez, ikusirik espedientean dauden txostenak, eta Ogasun Departamentuaren kontu-hartzaile delegatuaren aldeko txostena dagoenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 60.097,46 euroko diru-laguntza ematea laguntza eskatu duten babes zibileko boluntarioen entitateei, honela banatuta:
Nafarroako Psikologoen Elkargo Ofiziala (hondamendietan esku hartzeko taldea) (IFK: Q3173921B):
• 2.638,21 euro, gastu arrunt hauetarako:
- Boluntarioen istripu-aseguruak: 950,64 euro.
- Joan-etorrietarako gastuak (Milagron egindako simulakroa eta Erriberriko esku-hartze bat): 237.57 euro.
- Larrialdietako Psikologia Jardunaldiak: parte-hartzaileen gastuak (adituen gastuak, joan-etorriak, ostatu gastuak, kartelak, materialak): 1.200,00 euro.
- Lantegia: parte-hartzaileen gastuak: 250,00 euro.
• 372,00 euro, inbertsio hauetarako:
- 2 t-ko disko gogorra: 72,00 euro.
- Bideo kamera: 300,00 euro.
“EBYS Navarra” elkartea (IFK: G71082325):
• 5.566,04 euro, gastu arrunt hauetarako:
- Elkarteko kideen eta ibilgailuen istripu-aseguruak: 2.978,00 euro.
- Ibilgailuen konponketak eta erregaia: 1.294,02 euro.
- Sorgailuen konponketa: 161,76 euro.
- Esku-hartzeetan, maniobretan eta prestakuntza saioetan sortutako gastuak: 566,13 euro.
- Jantziak eta ekipamendua: 566,13 euro.
• 4.102,00 euro, inbertsio hauetarako:
- Lur orotako ibilgailuaren erosketa, pintura eta errotulazioa: 3.360,00 euro.
- Esku-hartzeetarako kaskoen erosketa: 742,00 euro.
Nafarroako Espeleologia Federazioa (haitzuloetako sorospen taldea) (IFK: Q3118658H):
• 7.076,57 euro, gastu arrunt hauetarako:
- Boluntarioen istripu-aseguruak: 1.485,46 euro.
- Prestakuntza jardueretan izena ematea: 2.720,00 euro.
- Prestakuntza jardueretan, entrenamenduetan, simulakroetan, maniobretan eta esku-hartzeetan izandako joan-etorri eta mantenu gastuak: 2.871,11 euro.
• 2.496,76 euro, inbertsio hauetarako:
- NEST ohatilaren erosketa: 1.812,58 euro.
- Soka eta mosketoiak: 684,18 euro.
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea (IFK: Q3116650G):
• 8.463,43 euro, gastu arrunt hauetarako:
- Tenkagailuak, mosketoiak, kate-mailak eta erretxinazko kartutxoak: 2.812,63 euro.
- Eskularru eta eskuilak: 71,43 euro.
- Joan-etorrien gastuak: 258,80 euro.
- Prestakuntza gastuak (lehen sorospenak eta kanpoko desfibrilizazio automatikoa): 4.973,90 euro.
- “Zure segurtasuna zure esku dago” dibulgazio kanpainarako triptikoaren edizioa: 346,67 euro.
• 526,70 euro, inbertsio hauetarako:
- Euskarrien, segurtasun mosketoien eta soka erdiestatikoaren erosketa: 526,70 euro.
Nafarroako Erreskate-zakurren Taldea (IFK: G31562689):
• 26.255,75 euro, gastu arrunt hauetarako:
- Elkarteko kideen eta ibilgailuen istripu-aseguruak, elkartearen erantzukizun zibileko asegurua eta zakurren istripu-asegurua: 4.650 euro.
- Jantziak, ekipamendua eta esku hartzeko berariazko materiala: 808,76 euro.
- Ibilgailuen eta beste ekipamendu batzuen gastu arruntak: 4.852,58 euro.
- Esku-hartzeetako, maniobretako eta prestakuntzako gastuak: 5.661,34 euro.
- Beste gastu arrunt batzuk (telefonia, Internet, argindarra, gasa, bulegoko materiala): 283,07 euro.
- Zakurren albaitaritzako laguntza, mantenua, berariazko materialak eta entrenamendu pista: 10.000 euro.
• 2.600,00 euro, inbertsio hauetarako:
- Motorola markako 8 talky-ren erosketa: 2.600,00 euro.
2. Baimena ematea gastu hori 2018rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren partida hauen kargura finantzatzeko, ebazpen zatiaren 1. atalean ezarritako xehetasunei jarraikiz: 050007 02500 4819 134100 partida, “Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzak” izenekoa, eta 050007 02500 7819 134100 partida, “Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzak” izenekoa.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat.
5. Ebazpen hau igortzea Babes Zibilerako Zerbitzuari, Boluntarioen Bulegoari, Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Unitateari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentu honetan duen kontu-hartzailetza delegatuari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialari.
Iruñean, 2018ko ekainaren 27an.–Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza Oiz.
Iragarkiaren kodea: F1809214