170. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun mentaleko erizain espezialista izateko 6 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren lehiaketaldiaren behin betiko emaitzen aurka.

Deialdi hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 21eko 1074E/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2017ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 31koa). Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat, hautapen prozedura bateko egintza bat aurkaratu denez, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Armada etorbideko 2ko 6. solairuan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan aurkeztu behar dira alegazioak.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 10ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1810614