2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EULATE
Alkatetza beste baten esku uztea
Udal honetako alkateak, 2018ko abuztuaren 13an, ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
2018ko irailaren 1etik 8ra udalerritik kanpo izanen naizenez, bidezkoa da eskudantzien eskuordetzea egitea.
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta 44.1 artikuluak (aplikagarria baita azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluak hara igortzen duelako) ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.–Alkatetzari dagozkion eskudantziak Fernando García de Albizu Pérez de Eulateren esku uztea, irailaren 1etik 8ra.
Bigarrena.–Aipatu errege dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuarekin bat, ebazpen hau Udalbatzari jakinaraztea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo bilkuran, eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Eulaten, 2018ko abuztuaren 13an.–Alkatea, Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica.
Iragarkiaren kodea: L1810306