1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Hezkuntzako zuzendari nagusiak abuztuaren 14an emandako 421/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, “Ikastetxe publikoentzako laguntzak, egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleei arreta emateko 2018-2019 ikasturtean” deialdia onetsi da.
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 412448.
Lehena.–Onuradunak: Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoak.
Bigarrena.–Xedea: egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleak eskolatzen dituzten ikastetxe publikoei diru-laguntza bat ematea, haien eskolatzea errazteko eta behar duten materiala faltako ez zaiela bermatzeko.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Diru-laguntzei buruzkoa.
Laugarrena.–Zenbatekoa. 650.600 euroko gastua, gehienez.
Iruñean, 2018ko abuztuaren 13an.–Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria, Hasier Morras Aranoa.
Iragarkiaren kodea: F1810470