170. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Hezkuntzako zuzendari nagusiak abuztuaren 7an emandako 411/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, 2018-2019 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean Curriculum Egokituko Programak emateko baimena duten ikastetxe itunduetan eta entitateetan egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleei baliabide ekonomikoak esleitzeko deialdi publikoaren oinarriak onetsi dira.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 412491.

Lehena.–Onuradunak: egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleak dituzten eta 2018-2019 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean Curriculum Egokituko Programak emateko baimena duten ikastetxe itundu eta entitateak.

Bigarrena.–Xedea: baliabide ekonomikoak esleitzea, Curriculum Egokituko Programak emateko baimenduta egonik, behar ekonomikoak dituzten ikasleak eskolatzen laguntzen duten ikastetxe itunduei eta entitateei, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 80. artikuluari jarraikiz.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Diru-laguntzei buruzkoa.

Laugarrena.–Zenbatekoa. 413.000 euroko gastua, gehienez.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 6an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1810469