17. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2017ko azaroaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuko aldaketa hauek:

1. Kreditu-gehigarriak, diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatuak, honako partida hauetarako: 880,88 euro 1.4121.21000 “Ibilbideen seinalizazioa” partidarako; 3.110,50 euro 1.4540.21201 “Belarouat proiektua” partidarako; 27.525,75 euro 1.9200.62200 “Mata de Hayako eraikina” partidarako.

2. Kreditu berezia, 8.300,00 eurokoa, 1.3300.22750 “Jubilotekako gastuak” izeneko partida berrirako. Diru-sarreren 1.4239001 “La Caixaren diru-laguntza” izeneko partida berriaren kargura (8.300,00 eurokoa).

Espedientea ikusgai egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erronkarin, 2017ko abenduaren 29an.–Batzordeko burua, Aitor Garmendia Eizagirre.

Iragarkiaren kodea: L1800195