17. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aurrekontuaren 2/2017 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuaren aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 24an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuaren aldaketa behin-betiko onetsi eta argitaratu egiten da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

GASTUAK:

6. kapitulua: 25.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 25.000,00 euro.

Finantziazioa

DIRU-SARRERAK:

7. kapitulua: 1.800,00 euro.

8. kapitulua: 23.200,00 euro.

Finantziazioa, guztira 25.000,00 euro.

Lesakan, 2018ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1800747