17. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Jarduerarako lizentzia. Baimena

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoko ezaugarriak dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2017ko abenduaren 12a (Ebazpena 2017/457). Eskatzailea: Hierros y Metales Joxan SL Jarduera: txatarrarako biltegiaren jarduera sailkatua birdefinitu. Tokia: Zumurdiñeta industria eremua (1. poligonoko 1354. lurzatia).

Etxarri Aranatzen, 2017ko abenduaren 29an.–Alkatesa, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1800741