17. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

5/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Kasedako Udalak, 2017ko azaroaren 16an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu-gehigarriko 5/2017 espedientea 2017ko aurrekonturako.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluari jarraituz, espediente hori aurrekontuak bezala izapidetu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko izapidetze eta baldintzei dagokienez. Osoko Bilkurak onetsi zuen espedientea hasiera batean, eta horren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2017ko abenduaren 13an, aipatutako legearen 202. artikuluan xedatutakoa bete beharrez.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, argitara ematen da iragarkia.

Kreditu-gehigarria.

–1-342-61900 partida. Izena: Hobekuntzak futbol zelaian. Behar den zenbatekoa: 14.000,00 euro.

Guztira: 14.000,00 euro.

Honako partidaren kargura finantzatuko da aurreko kreditu aldaketa:

–1-29000 partida. Izena: Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: Behar den zenbatekoa: 14.000,00 euro.

Guztira: 14.000,00 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Kasedako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Kasedan, 2018ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1800260