17. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Aldaketak 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2017ko abenduaren 28ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aurrekontuetan honako aldaketa hauek egiteko espedienteak: Udal Musika Eskolaren 2017ko aurrekontuetako 4. zenbakikoa eta Udalaren 2017ko aurrekontuetako 25., 26. eta 27. zenbakikoak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Adierazitako jendaurreko aldian inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, espediente horiek behin betiko onetsitzat joko dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2017ko abenduaren 29an.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1800057