169. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

362/2018 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nora Iriarte Osés, Miren Oteiza Piera, María Teresa Gorospe Lizaso eta Ana Tellechea Coscolin Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren epaimahai ofizialeko kide izendatzen dituena 2018ko bigarren deialdirako. Era berean, proposatzen da Nora Iriarte Osés Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) batzorde ofizialean sartzea.

Abenduaren 15eko 463/1998 Foru Aginduak ezartzen duenez, Hezkuntza Departamentuak zehaztuko du azterketa hori egiteko lege esparrua, eta probak egiteaz arduratuko diren organo eskudunak eratuko ditu.

Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) batzorde ofizialeko eta epaimahai ofizialeko kideak Hezkuntzako zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 522/2017 Ebazpenaren bidez izendatu dira; izan ere, ebazpen horrek Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko azterketen 2018ko deialdiak onetsi zituen, eta azterketa egiteko eskubideengatik ordaindu beharreko tarifak ezarri.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nora Iriarte Osés Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) batzorde ofizialeko kide izendatzea 2018ko bigarren deialdirako.

2. Nora Iriarte Osés, Miren Oteiza Piera, María Teresa Gorospe Lizaso eta Ana Tellechea Coscolin Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) epaimahai ofizialeko kide izendatzea 2018ko bigarren deialdirako.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Euskara Atalari, EGAren Bulegoari, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroari, aipatutako batzordeko eta epaimahaiko kideei, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Aditzera ematea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2018ko uztailaren 5ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1810335