1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1408/2018 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, María Teresa Arbe Esáin andrea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Nafarroako Aldizkari Ofizialeko Kalitate eta Kontrolerako Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 6ko 1666/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 84 atal, bulego eta unitate parekaturen burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi zen eta, horren ondorioz, María Teresa Arbe Esáin andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Nafarroako Aldizkari Ofizialeko Kalitate eta Kontrolerako Bulegoko buru izendatu zen sei urterako.
Aipatu deialdiko 4.3 puntuak ezartzen du izendatuak burutzan aritzeari utziko diola, besteak beste, karguari berariaz uko egiten badio. Halakoetan, ez du burutza erreserbatzeko eskubiderik izanen eta hari dagozkion ordainsariak galduko ditu, horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.4 artikuluko c) letran.
2018ko ekainaren 12an Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusian sartu den idazki baten bidez, Arbe Esáin andreak uko egin dio burutzari, eta administrari laneko lanpostura itzultzeko eskaera egin du.
Kontuan hartuta, kasu honetan, uko egiteak burutza uztea dakarrela zuzenean, kargu-uztea noiz izanen den eta oinarrizko lanpostura noiz itzuliko den ebatzi baizik ez da egin behar, eta horrelaxe egiten da.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. María Teresa Arbe Esáin andrea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Nafarroako Aldizkari Ofizialeko Kalitate eta Kontrolerako Bulegoko burua, kargutik kentzea. 2018ko uztailaren 10a izanen da burutzan arituko den azken eguna.
2. Arbe Esáin andrea administrari lanpostura itzuli beharko da 2018ko uztailaren 11n, hain zuzen, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiari atxikitako 6795. lanpostura.
3. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2018ko ekainaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1810616