169. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketa 2018ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2018ko abuztuaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoaren aldaketa.

Onetsitako plantilla jendaurrean egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkezten ezean, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Vianan, 2018ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Mª B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1810566