169. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

Aldaketa, Hirigintzako Araudi Orokorraren
107. artikuluan eta B, C eta D ordenantzetan.
Behin betiko onespena

Muruzabalgo Udalak, 2018ko maiatzaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Hirigintzako Araudi Orokorraren 107. artikuluan eta B, C eta D ordenantzetan. Espedientea jendaurrean egon da hogeita hamar egunez, 2018ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 21ean, argitaratu ondotik, eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, aldaketa behin betiko onetsi da, ondotik ematen den testuarekin bat. Hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatua betetzeko.

Muruzabalen, 2018ko abuztuaren 20an.–Alkate udalburua, Ignacio Valencia Garrues.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1810466