169. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Hirigintzako araudia, Udalaren Plan Orokorreko 3. poligonoko 1022. lurzatiaren aldaketarena (Nuestra Señora del Puy elizbarrutiko ikastetxea)

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak uztailaren 31n emandako 82E/2018 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen aldaketa Lizarrako Udalaren Plan Orokorreko 3. poligonoko 1022. lurzatian (Nuestra Señora del Puy elizbarrutiko ikastetxea), “Mater Dei-Puy-Anderaz” eskolen partzuergoak sustatua. Foru Agindua 2018ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 21ean. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin bat, jarraian argitaratzen dira haren hirigintzako arauak.

Lizarran, 2018ko abuztuaren 21ean.–Jarduneko alkatea, Emma Ruiz Sanz.

Eranskina

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1810524