169. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 89. lurzatian.
Behin betiko onespena

Cadreitako Udalak, 2018ko abuztuaren 20an egin osoko bilkura berezi eta presakoan, honako erabaki hau hartu zuen:

2018ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 10ean, Cadreitako 3. poligonoko 89. lurzatiko xehetasun-azterketari buruzko proiektua, Ganados Jiménez Cambrak sustatua. Harrezkeroztik 20 egun baliodun igaro dira inork alegaziorik aurkeztu gabe.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan eta gaiari buruz indarrean diren gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz, aho batez erabaki zen behin betiko onestea Cadreitako 3. poligonoko 89. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Ganados Jiménez Cambrak sustatua.

Cadreitan, 2018ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1810499