2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 680. lurzatian.
Behin betiko onespena
Cadreitako Udalak, 2018ko abuztuaren 20an egin osoko bilkura berezi eta presakoan, honako erabaki hau hartu zuen:
2018ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 14an, Cadreitako 4. poligonoko 680. lurzatiko xehetasun-azterketari buruzko proiektua, Fernando García Pratek sustatua. Horrezkeroztik, 20 egun baliodun igaro dira inork alegaziorik aurkeztu gabe.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 4/2017 Legegintzako Foru Dekretuan eta gaiari buruz indarrean diren gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz, aho batez erabaki zen behin betiko onestea Cadreitako 4. poligonoko 680. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Fernando García Pratek sustatua.
Cadreitan, 2018ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
ERANSKINA
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1810485