169. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

66/2018 FORU DEKRETUA, abuztuaren 22koa, Maider Urroz Goicoechea andrea Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko ordezkari izendatzen duena.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen 198/2015 Foru Dekretuaren 9.3 artikuluak xedatzen duenez, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Ordezkaritza du, zerbitzuaren mailakoa.

Aipatutako artikuluaren apartatu horrek berak xedatzen du titularrak “Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko ordezkaria” izena hartuko duela eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EE) Erregelamenduak datuak babesteko ordezkariarentzat ezarritako eginkizunak beteko dituela, bai eta aipatu erregelamendua garatzen duen legeriak ezarritakoak ere. Erregelamendu horren bidez, pertsona fisikoen babesa arautu zen datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez eta indarrik gabe utzi zen 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko erregelamendu orokorra).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuetako zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretu bidez, departamentuko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko abuztuaren 22ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Maider Urroz Goicoechea andrea Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko ordezkari izendatzea, zerbitzuko zuzendariaren mailarekin eta 2018ko abuztuaren 23tik aurrera.

2. Foru dekretu hau interesdunari, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 22an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1810550