1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA, Larraungo udal-mugarteko Alberto meatzearen proiektua lehengoratzeko planari buruzkoa.
Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta lehengoratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da Larraungo udal-mugarteko Alberto meatzearen proiektua lehengoratzeko plana.
Interesdun guztiek alegazioak egin ditzakete Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoan, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari zuzenduta, edo zerbitzu horretara bertaratuta (Tomás Caballero parkea, 1, 31005 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako tokietako edozeinetan, 30 egun balioduneko epean (salbu larunbat, igande eta jaiegunak), iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Espedientea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan dago ikusgai, bai eta Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian ere: www.gobiernoabierto.navarra.es/eu - Parte hartzeko prozesuak: https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/plan-restauracion-del-proyecto-explotacion-minera-mina-alberto-termino
Iruñean, 2018ko uztailaren 20an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.
Iragarkiaren kodea: F1809351