169. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

551/2018 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, ekainaren 28ko 461/2018 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez Oinarrizko Hezkuntzan eta Oinarrizko Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako heziketa zikloetan hezkuntza itunen aldaketa onetsi zen 2018-2019 ikasturterako.

Ekainaren 28ko 461/2018 Ebazpenean, Lehen Hezkuntzako itunen aldaketari dagokion zatian, akatsa badela oharturik, Baliabide Ekonomikoen zuzendariak txosten bat aurkeztu du, eta bertan adierazi du beharrezkoa dela ebazpenaren 1. eranskina aldatzea, Irunberriko Arangoiti Ikastola gehitzeko.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ekainaren 28ko 461/2018 Ebazpenaren 1. eranskina aldatzea, Irunberriko Arangoiti Ikastola gehitzeko 2018-2019 ikasturtetik aurrera, jarraian adierazten den moduan:

1. ERANSKINA

Lehen Hezkuntzako itunen aldaketa. 2018-2019 ikasturtea

HERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOPURUA

2017-2018

UNITATE KOPURUA

2018-2019

Itunduak

Eskatutakoak

Itunduak

IRUNBERRI

ARANGOITI IKASTOLA

3

4

4

2. Ebazpen hau jakinaraztea ikastetxe interesdunari. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jar dezake, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuari, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari eta Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 20an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1810477