1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko abuztuaren 29an hartua, Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko prezioak finkatzen dituena.
Azaroaren 28ko 249/1986 Foru Dekretuak, Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak salmenta bidez esleitzeko baldintzak finkatzen dituenak, ezartzen du Nafarroako Gobernuak finkatuko dituela urtero lurzati horien prezioak industrialde bakoitzerako.
Prezioen azken eguneratzea Nafarroako Gobernuak 2017ko otsailaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen, eta 2017ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, martxoaren 1ekoan.
Salmentak ez dira hazi, baina nabari da enpresek nolabaiteko interesa dutela lurzati industrialen baldintzetan. Enpresek, alabaina, ez dute interes bera izan lurzati guztietan, izan baitira beren ezaugarriengatik besteek baino interes txikiagoa pizten duten lurzati batzuk (halaxe nabarmendu da, bederen, Enpresa Sustapenaren Zerbitzuaren proposamenean). Horrela bada, komeni da industrialde bakoitzeko lurzati guztietan 2017ko otsailaren 15eko Erabakian onetsitako prezioei eustea 2018an, baina interes txikiagoa pizten duten lurzati horien prezioa jaistea, horietako bakoitzaren konfigurazio berezia, ezaugarriak, kalifikazio urbanistikoa edota zortasunak kontuan izanik (aurrerago zehaztuko da zein diren eta zer preziotan diren lurzati merkatu horiek). Enpresa Sustapenaren Zerbitzuaren proposamen horri helduz, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiari agindu zaio beharrezkoak diren jarduketak egin ditzan, batetik, zaharkituta geratu ahal izan den poligonoen partzelazioa eguneratzeko eta, bestetik, lurzati balioaniztunen kalifikazio urbanistikoa aldatzeko, errazagoa izan dadin lurzati horiek merkaturatzea eta horien salmenta balioa suspertu ahal izan dadin. Bestetik, aurreko erabakian adierazitako gainerako baldintza guztiak bere horretan utziko dira.
Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak
ERABAKI DU:
1. Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko prezioak honako hauek izatea:
INDUSTRIALDEAREN IZENA | PREZIOA / m² (eurotan) |
Buñuelgo industrialdea | 20,85 |
Caparrosoko industrialdea | 19,13 |
Castejongo industrialdea | 20,81 |
Izizeko industrialdea | 19,50 |
Tuterako “Montes del Cierzo” industrialdea | 12,19 |
Olaztiko industrialdea | 39,75 |
Rocaforte-Zangozako industrialdea | 16,50 |
Vianako ‘’La Alberguería’’ industrialdea | 41,25 |
Prezio horiei balio erantsiaren gaineko zergaren indarreko tasa gehituko zaie.
2. Aipatu industrialde bakoitzeko lurzati guztiei aplikatuko zaizkie prezio horiek, salbu eta jarraian adierazitako lurzatiei, honako prezio hau izanen baitute:
A) Buñuelgo industrialdea. Buñuelgo 2. industrialdeko 906., 907. eta 935. katastro-lurzatiak: 16,68 euro/m².
B) Buñuelgo Industrialdea. Buñuelgo 2. industrialdeko 918. katastro-lurzatia: 10,42 euro/m².
C) Caparrosoko industrialdea. Caparrosoko 5. poligonoko 830. (zati bat), 831. eta 832. katastro-lurzatiak: 16,26 euro/m².
D) Castejongo industrialdea. Castejongo 1. poligonoko 72. katastro-lurzatia: 13,53 euro/m².
E) Castejongo industrialdea. Castejongo 1. poligonoko 73. katastro-lurzatia: 14,57 euro/m².
F) Vianako “La Alberguería” industrialdea. Vianako 19. poligonoko 1111., 1115. eta 1142. katastro-lurzatiak: 35,06 euro/m².
3. Garapen Ekonomikorako Departamentuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak beharrezkoak diren jarduketak eginen ditu. batetik, zaharkituta geratu ahal izan den poligonoen partzelazioa eguneratzeko eta, bestetik, lurzati balioaniztunen kalifikazio urbanistikoa aldatzeko, errazagoa izan dadin lurzati horiek merkaturatzea eta horien salmenta balioa suspertu ahal izan dadin.
4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik behin betiko esleitzen diren salmenta guztietan, aurretik behin-behineko erreserba egina zutenak barne, erabaki honen 1. eta 2. apartatuetan finkatutako prezioak aplikatuko dira.
5. Nafarroako Gobernuak kasuan-kasuan finkatuko du, proiektu bakoitzaren ezaugarrien arabera, azalera handiko instalazio bereziak ezartzeko erabiliko den industria lurzoru urbanizatu gabea saltzeko prezioa. Betiere enpresa esleipen-hartzailearen kontura izanen da beharrezkoak diren azpiegituren kostua.
6. Enpresa esleipen-hartzailearen kontura izanen dira salerosketaren eskritura publikoa formalizatzeko beharrezkoak diren gastu guztiak.
7. Prezioa ordaintzeko gerorapenen bat onesten den kasuetan aplikatuko den interes-tasa ez da Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Lege Organikoan ezartzen den diruaren legezko interesa baino baxuagoa izanen.
8. Tuterako “Montes del Cierzo” industrialdean salduko diren lurzatietan, fatxadaren luzera sakoneraren herena izanen da.
9. Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak.
Iruñean, 2018ko abuztuaren 29an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1810560