1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
575E/2018 EBAZPENA, uztailaren 20koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren 2017ko abenduaren 28ko 147E Foru Agindua. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen Igantziko Udal Plan Orokorraren testu bategina.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak abenduaren 28an emandako 147E Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Igantziko Udal Plan Orokorraren testu bategina, baina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko baldintza bat ezarri zuen; hots, aldaketaren testu bategina aurkeztea, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak biltzen dituena.
Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak aldeko txostena eman duela, bidezkoa da behin betiko onespenari buruzko foru agindu hori argitaratzea.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Xedatzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren 2017ko abenduaren 28ko 147E Foru Agindua. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen Igantziko Udal Plan Orokorraren testu bategina.
2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.
3. Ebazpen hau Igantziko Udalari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2018ko uztailaren 20an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.
ERANSKINA
147E/2017 Foru Agindua, abenduaren 28koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Igantziko Udal Plan Orokorraren espedientea, bertako udalak sustatua.
Igantziko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.
Azaldutakoarekin bat, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuari jarraikiz,
AGINDU DUT:
1. Behin betiko onestea Igantziko Udal Plan Orokorraren espedientea, Igantziko Udalak sustatua.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, udalak testu bategin bat aurkeztu beharko du hiru hilabeteko epean gehienez, Udal Plan Orokorreko dokumentazio osoa dakarrena, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.16.b artikuluarekin bat, zuzenketa hauekin:
a) Udal Plan Orokorraren agiri guztietan osatzea (baita lurzoru urbanizaezinaren kategorizazioko O.1.1 eta O1.2 plano espezifikoetan ere) Fraingo eremuari dagokion sailkapena/kategorizazioa, lurzoru urbanizaezinaren araudiaren 21. artikuluan ezarritakoarekin bat.
b) Lurzoru urbanizaezinaren araudiaren 18. artikuluari honako testu hau eranstea: “Artikulu honetan aurreikusitako ondorioetarako, lehendik dauden instalazio eta eraikinek legezko egoeran egon behar dute. Hala ez bada, haietan jarduketa berri bat egiteko eskaerak lehendik dauden erabilerak eta jarduketa eta eraikuntzak legeztatzeko eskaera ere bildu beharko du.”
c) Lurzoru urbaniezinaren araudiaren 35. artikuluaren 1. apartatua kentzea.
d) Lurzoru urbaniezinaren araudiaren 35. artikuluaren 2. apartatutik honako testu hau kentzea: “Eraikin bakoitzean 2 etxebizitza baino gehiago para daitezke”.
e) Lurzoru urbaniezinaren araudiaren 35. artikuluaren 3. apartatuan honako testu hau gehitzea: “Egoki den lurralde-tramitazioaz gain”.
f) Udal Plan Orokorreko planoak aurkeztuko dira gutxienez 85/1995 Foru Dekretuak ongi irakurtzeko ezarritako gutxieneko eskaletan.
g) Lurzoru urbaniezinaren araudiaren 49. artikuluko 2. puntutik honako testu hau kentzea: “salbu eta lurzati gaineko familia bakarreko etxebizitza direnean, non eraikuntza lanak hasi beharko baitira bi urteko epean, banantzea onetsi denetik”.
h) Eraikinak babesteko katalogoko 13. artikuluko 8. puntua kentzea.
i) Jarduera debekatuetatik baimengarrietara pasatzea Meatzaritzako txostenetako fitxetan honela jasotako erauzketa guztiak (barnean direla meategiak ustiatzea, harrobiak eta legarra eta harea ateratzea): SNUPrtR:ZI, SNUPrsA:FVAP, SNUPrsEN:BAP, SNUPrsEN:FP, SNUPrsEN:FAH, SNUPrsEN:PCFV.
3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia, dagokion udalak eskaturik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.
Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
4. Foru agindu hau eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena jakinaraztea Igantziko Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2018ko abenduaren 28an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.
Iragarkiaren kodea: F1809409