2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAITZ
Ezkontza zibila egiteko eskumenak eskuordetzea
Iruñeko Erregistro Zibilean tramitatu da ezkontza zibilaren 0001871/2018-1 espedientea eta hura 2018ko abuztuaren 24an Araizko Udaletxean egiteko asmoa dagoenez, udal honetako alkate Jose Manuel Zubillaga Muguerzak ondotik ematen dena erabaki du Alkatetzaren abuztuaren 20ko 23/2018 Ebazpenaren bidez; hori guztia, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat.
1.–Udal honetako zinegotzi Maider Aguirrebarrena Beldarrain eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.
2.–Ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko baimena ematea.
Araitzen, 2018ko abuztuaren 20an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.
Iragarkiaren kodea: L1810487