166. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ABARTZUZA

Deialdia, Abartzuzako Udaleko mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzetako arduradun lanpostu huts bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko. Izendapena

Abartzuzako Udaleko mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzetako arduradun lanpostu huts bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdia 2018ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 4an. Proben kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, Abartzuzako Udaleko Alkatetzaren 2018ko abuztuaren 22ko Ebazpenaren bitartez erabaki zen Mikel Pascual Pascual izendatzea Abartzuzako Udaleko mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzetako arduradun, 2018ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Abartzuzan, 2018ko abuztuaren 22an.–Alkatea, Miguel Ros Ros.

Iragarkiaren kodea: L1810522