1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
34C/2018 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da Fomento de Construcciones y Contratas SA enpresako Iruñeko kale-garbitzaileentzako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Luzatzeko erabakia.
Fomento de Construcciones y Contratas SA enpresako Iruñeko kale-garbitzaileentzako hitzarmen kolektiboa luzatzeko erabakiaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31008571012006), erregistro honetan sartu zena 2018ko ekainaren 14an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuek sinatua 2017ko abenduaren 20an eta 2018ko ekainaren 25ean zuzendua, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2018ko uztailaren 27an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Fomento de Construcciones y Contratas SA enpresako Iruñeko kale-garbitzaileentzako hitzarmen kolektiboa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F1810066