2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, okupatu aurreko aktak egiteko
Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2018ko abuztuaren 16an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:
Gaia: okupatu aurreko aktak egiteko deialdia. Proiektua: “Soluzio bateratua (5. fasea). Gorrontz-Olano lotunea”, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak sustatua.
Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak 2017ko abenduaren 20an hartutako erabakiaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, “Soluzio bateratua (5. fasea). Gorrontz-Olano lotunea” izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Jendaurreko epea iraganik alegaziorik aurkeztu gabe, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2018ko martxoaren 26an egin bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen aipatu proiektua.
Nafarroako Gobernuak, 2018ko ekainaren 6ko erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zuen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.
Beraz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraituz,
1. Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei dei egitea, 2018ko irailaren 27an Ultzamako herriko etxean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta hala bada, behin betiko okupatzekoak.
2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edota notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.
3. Ekitaldi horretara joanen dira, orobat, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakaria edo hark eskuordetutako Batzorde Iraunkorreko kide bat, Mankomunitatearen izenean, eta alkatea edo hark eskuordeturiko Udalbatzako kide bat, Ultzamako Udalaren izenean.
4. M.ª Carmen Uriz Lusarreta, Jasone Goikoetxea Iriberri eta Itziar Calvo Oteiza administrazioko peritu izendatzea.
5. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen eta Ultzamako Udalaren iragarki oholetan ere. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.
6. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio-zedularen bidez.
Larraintzarren (Ultzama), 2018ko abuztuaren 16an.–Mankomunitateko burua, Martín Picabea Aguirre.
ERANSKINA
Aktak egiteko tokia: Ultzamako Udala.
Eguna: 2018ko irailaren 27a.
HITZORDUA | TITULARRAK | FINKAREN KODEA | POLIGONO ZENBAKIA | LURZATI ZENBAKIA |
09:30 | Antonio M.ª Gascue Larraya Jesús Gascue Larraya | LAR-01 | 13 | 108 |
09:50 | M.ª Josefa Ochandorena Lerindegui | LAR-03 | 13 | 102 |
10:10 | Pedro Antonio Gerendiain Goñi | LIZ-03 | 2 | 3042 |
Iragarkiaren kodea: L1810454