166. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Lur-ondasunen gaineko 2018ko kontribuzioa
borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da 2018ko abuztuaren 21etik 2018ko urriaren primera izanen dela hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2018ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke oharrean azaltzen diren Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez.

Helbideratutako ordainagiriak 2018ko urriaren 1ean kargatuko dira kontuetan.

Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidez kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oltza Zendean, 2018ko abuztuaren 16an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1810532