1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
36/2018 FORU AGINDUA, abuztuaren 6koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, 2018ko “José Lázaro Galdiano” Edizioaren Saria emateko prozeduran ariko den epaimahaiko kideak izendatzen dituena.
Martxoaren 30eko 26/2009 Foru Dekretuaren bidez, “José Lázaro Galdiano” Edizioaren Saria sortu zen.
Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren uztailaren 4ko 32/2018 Foru Aginduaren bidez, “José Lázaro Galdiano” Edizioaren Sariaren 2018ko deialdia argitaratu zen eta oinarri arautzaileak onetsi ziren. Han, adierazi zen ezen eskaeren balorazioa eginen duen epaimahaia honela eratuta egonen dela: batetik, Nafarroako Gobernuko Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia, epaimahaiburu izanen dena; bestetik, Nafarroako Gobernuko, Lázaro Galdiano Fundazioko eta Beireko Udaleko ordezkariak, eta, azkenik, arte argitalpenen edizioan adituak.
Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Pertsona hauek izendatzea 2018ko “José Lázaro Galdiano” Edizioaren Sarian epaimahaia eratu dezaten:
–Pello Pellejero Goñi, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia, epaimahaiburu izanen dena.
–Elena Hernando Gonzalo, Lázaro Galdiano Fundazio Museoko zuzendaria.
–Germán Bezunartea Oroz, Beireko Udaleko alkatea.
–Juan Antonio Yeves Andrés, arte argitalpenen edizioan aditua eta Lázaro Galdiano Fundazioko bibliotekaria.
–Alfonso Meléndez Pérez, tipografoa, arte argitalpenen edizioan aditua.
–Matías Múgica Franco de Medinaceli, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren Argitalpen Ataleko goi mailako tituluduna, idazkari izanen dena.
2. Foru agindu honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Foru agindu hau igortzea izendatutako pertsonei, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Argitalpen Atalari eta Ekonomia Aferetarako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2018ko abuztuaren 6an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
Iragarkiaren kodea: F1810178