164. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 24a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

IGANTZI

Ofiziozko baja biztanleen udal erroldan

Alkatetzaren Ebazpena, 2018ko ekainaren 19koa.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betez, birritan saiatu arren, ezin izan denez jakinarazpenik egin, jarraian aipatzen den pertsonari jakinarazpena egiteko balio dezan, aditzera ematen da ezen Alkatetzak, 2018ko ekainaren 19ko Ebazpen bidez, honako hau erabaki duela:

Aztertu da Edmme Jeanne Britto Cardinale Andreari Igantziko udalerriko Biztanleen Udal Erroldan “ofiziozko baja” emateko prozedura,

Hori dela eta, honako hau erabaki dut:

Lehenengoa: aipatu pertsonari udalerri honetako Biztanleen Udal Erroldan ofiziozko baja emateko prozedura hastea (ez delako erroldatutako etxebizitzan bizi), Toki Entitateetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugaketaren Erregelamenduaren 72. artikuluan, abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretuak emandako idazkeran, xedatuari jarraikiz.

Bigarrena: hamabost egun balioduneko epea ematea, dekretu hau jakinarazten denetik hasita, horren gainean egokitzat jotzen duena adierazi eta oraingo helbidea jakinaraz dezan.

Hirugarrena: alegaziorik aurkeztu ezik, baja ematea Biztanleen Udal Errodan, Erroldatzeen Kontseilu Probintzialak aurretiko txostena emanda.

Igantzin, 2018ko abuztuaren 17an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L1810443