164. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 24a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BAZTAN

Erroldako izen ematea iraungitzeagatik emandako bajak biztanleen udal erroldan

Baztango Udaleko alkateak erabaki du erroldako izen emateak iraungitzea eta udal honetako biztanleen erroldan baja ematea eranskinean zehazten diren pertsonei. Baja horiek emango dira 14/2003 Lege Organikoak aldatutako Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 16. artikuluan oinarrituta. Bajaren data interesdunari jakinarazi zitzaionarena izango da, edo honen ezean Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denekoa.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluetan aurreikusitako jakinarazpena egitea ezinezkoa gertatu denez, argitalpenaren bidez aipatu legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzen da.

Ebazpen honen kontra honako helegite hauetako bat jartzen ahal da aukeran:

a) Administrazioarekiko helegitea, Administrazioarekiko Auzietarako Auzitegian/Aretoan, dagokion bezala, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean.

b) Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aitzinean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabete bateko epean.

c) Berraztertzeko helegitea, egintza egin duen organuan berean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabete bateko epean.

Baztanen, 2018ko abuztuaren 16an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

ESPEDIENTEEN ZERRENDA

Esp.: -. Izen-abizenak: Luz Marina Blandon Mendoza. Egoitza-txartela/ pasaportea: C... 813. Nazionalitatea: Nicaragua. Baja data: 2018/05/27.

Esp.: -. Izen-abizenak: Laura Duarte Sanabria. Egoitza-txartela/ pasaportea: 6... 420. Nazionalitatea: Paraguay. Baja data: 2018/03/16.

Esp.: -. Izen-abizenak: Alberto Asencion Palacios Lopez. Egoitza-txartela/ pasaportea: C... 582. Nazionalitatea: Nicaragua. Baja data: 2018/05/27.

Iragarkiaren kodea: L1810392