3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-P-161
Leonardo Oroquieta Arayak eta Concepción Luisa Carbajo Miguelek honako datu hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:
Aprobetxamendua 6 metroko sakonera duen putzu bat da, Urederra ibaian ezkerraldetik isurtzen den Erregia errekaren eskuinaldean, ur-ibilguetako polizia-eremuan, Santa Tosea alderdian (17. poligonoa, 210. lurzatia). Ura jasotzeko ekipoa motoponpa bat izanen da, 1,5 ZP-koa, 3,88 l/s-ko uneko emariarekin. Ura 9,81 hektareako zainzuri-alorra tantaka ureztatzeko erabiliko da, Deierriko udal-mugarteko (Nafarroa) 17. poligonoko 210., 211., 226., 202. eta 168. lurzatietan. Urtean 480 m³-ko ur bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,045 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2018ko uztailaren 12an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E1810322