164. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarrak, 2018ko uztailaren 16an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Biltzarraren 2018ko aurrekontu orokorrean 2/2018 aldaketa egiteko espedientea, kreditu-gehigarrei buruzkoa.

Iragarkia 2018ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 26an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

KREDITU-GEHIGARRIA

GASTUAK:

1 9200 462100 Fondoen banaketa Biltzarratik udaleetxetara: 50.000,00 euros.

DIRU-SARRERAK:

8700000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 50.000,00 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Donezteben, 2018ko abuztuaren 20an.–Burua, Juan Miguel Suquilvide Olázar.

Iragarkiaren kodea: L1810468