2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDAZUBI
Hiri-Jarduketarako Plan Berezia 2. poligono 242. lurzatian. Behin betiko onespena
Urdazubiko Udalak, 2018ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia Ar1-S2-U1 (e)ko S3 lurzatian, (2. poligono 242. lurzatia), Eliz Aldea SL-k sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako agiria.
Urdazubin, 2018ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.
ERANSKINA
Hiri-Jarduketarako Plan Berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1810053