164. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1463. lurzatian. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2018ko uztailaren 19an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa katastroko 1. poligonoko 1463. lurzatian, Alberto Manzano Avellanedak sustatua eta Rubén Zabalza arkitektoak idatzia. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, behin betiko onespenaren erabakia argitaratzen da.

Erabaki honek bukaera emanen dio administrazio bideari, eta haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat.

Orkoienen, 2018ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

ERANSKINA

Araudia eta planoak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1809873