164. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

10/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 17an, 10/2018 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan, arau bereko 18. artikuluari dagokionez, xedatuari jarraikiz.

Gastuen partida:

1-92000-2260400.–“Legelarien aholkularitza eta notarioaren lanak”, 37.828,12 euro.

Finantzaketa: kreditu-gehigarria, partida honetatik:

1-870.–“Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”, 37.828,12 euro.

Mendabian, 2018ko abuztuaren 8an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1810218