2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
9/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2018ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 17an, 9/2018 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan, arau bereko 18. artikuluari dagokionez, xedatuari jarraikiz.
Gastuen partida:
1-31210-6220000.–“Kontsultategia handitzeko obrak”, 23.583,95 euro.
Finantzaketa: kreditu-gehigarria, partida honetatik:
1-870.–“Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”, 23.583,95 euro.
Mendabian, 2018ko abuztuaren 8an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L1810217