164. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

308E/2018 FORU AGINDUA, abuztuaren 7koa, Osasuneko kontseilariak emana, Dementziak Artatzeko Adituen Lantaldearen osaera aldatzen duena. Osasuneko kontseilariak otsailaren 19an emandako 22/2013 Foru Aginduaren bidez sortu zen aipatu lantaldea.

Osasuneko kontseilariak otsailaren 19an emandako 22/2013 Foru Aginduaren bidez, Dementziak Artatzeko Adituen Lantaldea sortu zen.

Osasuneko kontseilariak apirilaren 20an emandako 158E/2018 Foru Aginduaren bidez aldatu egin zen Dementziak Artatzeko Adituen Lantaldearen osaera, Osasuneko kontseilariak otsailaren 19an emandako 22/2013 Foru Aginduaren bidez sortua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuko buruak aditzera eman du azken aldaketan akats bat izan zela eta lantaldeko kideetako bat sartu gabe utzi zela.

Osasun arloko aholkularitza zientifiko-teknikoa egituratzeko Osasuneko kontseilariaren 1990eko urtarrilaren 12ko Foru Aginduaren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Dementziak Artatzeko Adituen Lantaldearen osaera aldatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko buru Nekane Arraiza Saldise andrea kide gisa gehitze aldera.

2. Foru agindu honen ondorioak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzearekin batera hasiko dira.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 7an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1810210