164. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 738. eta 739. lurzatietan. Behin betiko onespena

2018ko abuztuaren 13ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen xehetasun-azterketa Iturmendiko 2. poligonoko 738. eta 739. lurzatietan. Ricardo Ruiz de Erenchun Purroyk sustatu du azterketa, familia bakarreko etxebizitzaren lerrokadurak ezartzeko.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin bat.

Iturmendin, 2018ko abuztuaren 13an.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1810462