164. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun-azterketa, APA 1eko M3A etxe-sailean (2054., 2055., 2056. eta 2057. lurzatiak). Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2018ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa Hirigintzako Udal Planeko APA-1eko M3A etxe-sailean (2054., 2055., 2056. eta 2057. lurzatiak), Francisco Javier Carnicer Bustinduik sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Lizarran, 2018ko uztailaren 26an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandía.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1810427