2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Hiri-jarduketarako plan berezia, Berrotza kaleko 1, 3 eta 5eko eraikinetan oztopo arkitektonikoak kentzeko. Behin betiko onespena
Lizarrako Udalak, 2018ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Berrotza kaleko 1, 3 eta 5eko eraikinetan oztopo arkitektonikoak kentzeko, Berrotza kaleko 1, 3 eta 5eko jabekideen erkidegoak sustatua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin bat.
Lizarran, 2018ko uztailaren 26an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
ERANSKINA
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1810371