164. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 961., 962., 1000., 1001. eta 1002. lurzatietan. Behin betiko onespena

Arbizuko Udalak, 2018ko uztailaren 26an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa 1. poligonoko 961., 962., 1000., 1001. eta 1002. lurzatietan (Leziza kalea), hasierako onespenaren ondorengo jendaurreko aldia iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe. Juan Manuel Mendinueta Bonok sustatu du xehetasun-azterketa, aipatu lurzatien etxe-sailerako lerrokadurak birdefinitzeko.

Arbizun, 2018ko uztailaren 26an.–Alkate udalburua, M.ª Carmen Marañon Chasco.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1809837