164. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Hiri-jarduketarako plan berezia, Mutiloagoitiko jarduera ekonomikoko eremuan. Behin betiko onespena

Aranguren Ibarreko Udalak, 2018ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Mutiloagoitiko jarduera ekonomikoko Hiri-jarduketarako plan berezia, helburu duena jarduketako eremuaren erabilera xehatuak egokitzea, egiten ari den arau subsidiarioen berrikuspen-prozesuan onartutako LOEEak eta aldez aurretiko hitzarmenak ematen dituzten erabilerekin bat egiteko.

Erabakia argitaratzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat. Hona hemen:

a) Behin betiko onestea Mutiloagoitiko jarduera ekonomikoko eremuaren Hiri-jarduketarako plan berezia, helburu duena jarduketako eremuaren erabilera xehatuak egokitzea, egiten ari den arau subsidiarioen berrikuspen-prozesuan onartutako LOEEak eta aldez aurretiko hitzarmenak ematen dituzten erabilerekin bat egiteko.

b) Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta argitaratzeko agintzea, barne hartzen dituen hirigintza arauekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Orobat, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolaketaren eta hirigintzaren eskuduntza duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, baita behin betiko onetsitako tresnaren ale baten kopia kautotua ere, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbidetuak), jaulkitako txosten teknikoekin batera, eta tramitatutako espediente osoaren kopia, ezagutzera emateko eta eragina izan dezaten. Hori guztia onesten denetik hamar eguneko epean gehienez ere, haren gaineko kontrola egiteko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

c) Ahalmena ematea Alkatetza-Udalburutzari, erabakia ahalik eta hobekien betearazteko beharrezkoak diren jarduketa guztiak egiteko.

Mutiloan, 2018ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1810049