164. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

AR-2 banaketa eremuko plan partziala. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2003ko abenduaren 22ko osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea Agoizko Udal Planeko AR-2 banaketa eremuko plan partziala, Mirador del Irati SLk eta Construcciones Leache SLk enpresek sustatua. Horren iragarkia 2004ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 25ean. Jendaurreko epea iraganda, behin betiko onetsi zen, osoko bilkurak 2004ko ekainaren 10ean hartutako erabakiaren bidez, eta orain testu osoa argitaratzen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Agoitzen, 2018ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

ERANSKINA

ARS-2 banaketa eremuko plan partziala (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1810096