164. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, hiru ekonomialari lanpostu oposizio bidez betetzeko Iruñeko Udalaren eta Udal Hirigintza-Gerentziako erakunde Autonomoaren Zerbitzurako

Hona deialdi hau arautuko duten

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da 3 ekonomialari lanpostu, funtzionario araubidekoak eta A mailakoak, oposizio bidez betetzea, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako. Prozedura honako arau hauetan xedatutakoaren arabera gauzatuko da: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuena; ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta deialdi honetako oinarriak.

1.2. Lanpostu kopurua handitzen ahalko da deialdi hau onartu eta gero onets daitezkeen Lan Eskaintza Publikoen ondorioz. Hori zehaztuko da deialdi honen 7.4 oinarriak aipatzen duen zerrendan.

1.3. Lanpostuak –haietako bi Iruñeko Udaleko Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorrari atxikiak eta bestea Hirigintza Gerentziari– 100514-3 eta 100514-4, eta 100005-1 zenbakiekin hurrenez hurren daude identifikaturik Plantilla Organikoan, eta honako txanda hauetan banatuko dira:

–Lanpostu 1 txanda irekian.

–2 lanpostu igoera-txandan.

1.4. Igoera-txandako lanpostu hutsa(k) bete gabe geldituz gero, izangaiek hautapen-probak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa eskuratu ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaie.

Halaber, igoera-txandan probak gainditzen duten izangaien kopurua lanpostu hutsen kopurua baino handiagoa baldin bada, txanda horretako probak gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuetarako lehiatzeko, betiere lortutako azken puntuazioaren arabera txanda horretako izangaiekin lehian arituz.

Bestalde, txanda irekiko lanpostu hutsetarako lehiatzeko aukera izanen dute, aurreko paragrafoarekin zehaztutakoarekin bat, deialdiaren 8.2 oinarrian aipatutako agiriak aurkezteko epea amaitutakoan deialdi honetako 2.1.2 oinarrian berariaz ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten igoera-txandako izangaiek.

1.5. Izendapenak eta lanpostuaz jabetzeak nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko ditu izendatuak, Iruñeko Udaleko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie bertan, aipatu araubide horretan aurreikusitako babesaren pean.

Aurrekoa gorabehera, eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko bederatzigarren xedapen gehigarriko 3. puntuan ezarritakoarekin bat, baldin eta Montepioko eskubide pasiboen araubidean afiliatuta badaude, aukeratzen ahalko dute Montepio horretan geratzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea.

Ohiko lanaldia astelehenetik ostiralera izanen da, goizez. Zerbitzuaren beharrei erantzuteko, Giza Baliabideetako Zuzendaritzak ordutegia aldatzen ahalko du, betiere aldez aurretik Alorreko Zuzendaritzari kontsulta eginda.

2.–Baldintzak:

2.1. Izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte oposizio honetan onartuak izateko:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharreko betekizunak:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio langileen zirkulazio librea aplikagarria duen eremuko estatu batekoa.

Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunak sinatutako beste estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete, betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude, eta, orobat, beren ondorengoek eta ezkontideenek –zuzenbidez bereizita ez badaude–, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo adin horretatik gorakoak izanda haien kargura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.

c) Lizentziadun edo Gradudun titulua edo titulu baliokidea edukitzea, Ekonomian edo Politika eta Ekonomia Zientzietan (Ekonomia atala), Politika, Ekonomia eta Merkataritza Zientzietan (Ekonomia eta Merkataritza atala), Ekonomia eta Enpresa Zientzietan, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Aktuariotza eta Finantza Zientzietan edo Merkatuko Ikerketan eta Tekniketan, edo hura erdiesteko maneran egotea eskabideak aurkezteko mugaegunean.

Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, horien homologazio-egiaztagiria eduki beharko dute.

d) Behar besteko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar dituzten eginkizunetan aritzeko.

Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabeturik ez egotea, ezta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizita ere.

2.1.2. Igoera-txandako izangaiendako berariazko betekizunak.

Txanda honetako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betekizunez gain, honako hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein Administrazio Publikotako langile finko izatea eta borondatezko nahiz behartutako eszedentzian ez egotea igoera zein lanpostutatik egin nahi den eta horretan.

b) Deitutako lanpostu hutsen maila berekoak edo beheragokoak izatea.

c) Administrazio Publikoetan 5 urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideak, horiek zortzi urtez benetan zerbitzu emanak eduki beharko baitituzte kidego horietan.

2.1.3. Euskarazko V3 maila betekizun gisa duen lanpostu batera sartu nahi izanez gero, EGA titulua eduki beharko da, edo maila hori egiaztatzen duen titulu edo egiaztagirietako bat, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailekin bat eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari-kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean jasota daudenak (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa.

2.2. Baldintza horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, lanpostuaren jabetza hartu arte.

Aurrekotik salbuetsita dago, igoera txandako izangaiei dagokienez, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintza. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dute baldintza hori, bai eta deialdiaren 8.2 atalean agiriak aurkezteko aurreikusten den epea bukatzen denetik lanpostuaren jabetza hartzeko unera arte ere.

2.3. Izendatuak izateko proposatzen diren izangaiek deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritako moduan eta epean frogatu beharko dute aurreko baldintzak betetzen dituztela, salbu eta 3.2 atalean ezarritako dokumentazioa, zeina aurkeztu beharko baita deialdian parte hartzeko eskaera formalizatzean.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udaleko edozein Erregistrotan aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bideetatik edozein erabiliz, hamabost egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

Eskabideak I. eranskinean jasotako ereduari lotuko zaizkio. Eredu hori eskuragarri egonen da Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta bulegoetan eta Interneten, www.pamplona.es webgunean.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

3.2. Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

3.2.1. Ziurtagiria, izena emateko eskubide tasa dela-eta 25,00 euro Iruñeko Udalari ordaindu izana egiaztatzeko. Tasa hori ordaindu ezean, izangaia bazterturik geldituko da.

Azterketa-eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

Tasa Iruñeko Udalak honako finantza-entitate hauetan dituen kontuetan ordain daiteke, haietan dirua sartuz edo haietara transferentzia eginez: Caixabank (ES04 2100 2173 8102 0022 2762), Laboral Kutxa (ES22 3035 0039 3403 9090 0005) eta Nafarroako Rural Kutxa (ES07 3008 0001 1411 0344 7429). Edo, bestela, Udaleko Diruzaintzan (Merkatuko kalea 7-9, 2. solairua). Kasu orotan, honako datu hauek adierazi beharko dira, derrigorrean, ordainagirian:

–Izangaiaren izen-abizenak.

–NANa/IFZ.

–Ordainketa zein kontutan egin den eta horren zenbakia.

–Kontzeptua: Ekonomialarien oposizio-deialdia.

3.2.2. Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 oinarrian jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duten agiriak gehitu beharko dizkiote eskaerari, baldin eta Iruñeko Udala ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira.

3.2.3. Euskarako V3 maila (EGA) betekizun gisa duten lanpostuetarako izangaiek titulu hori bera dutela egiaztatzen duen titulu edo egiaztagiria aurkeztu beharko dute, deialdi honen 2.1.3 atalarekin bat.

3.2.4. Aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira deialdian onartuak izanen, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, haien eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra ezertan galarazi gabe.

Desgaitasun bat aitortuta duten izangaiek hori frogatzeko agiria –organo eskudunak emana– aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera. Halaber, denboraren eta baliabideen aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatu ahalko dituzte –beharrezkotzat joz gero–, eskabidean bertan adierazita, eta, horrez gain, aparteko orri batean azaldu zer-nolako desgaitasuna duten eta eskatutako egokitzapenak.

3.2.5. Nahikoa izanen da agirien kopia sinpleak aurkeztea; hala ere, emandako datuak edo agiriak okerrak edo faltsuak badira, horrek izan daitezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak ekarriko ditu.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko du.

4.2. Baztertutako izangaiek aukera izanen dute, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun baliodunetik aitzina, erreklamazioak aurkezteko edo, hala badagokio, izan daitezkeen akatsak zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea iraganik eta haien gainean ebatzitakoan, Giza Baliabideetako Zuzendariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko.

4.4. Izangaiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi izangaiei aitortzen zaienik ebazpen honetan deitzen den prozeduran eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Gerardo Hurtado Jauregi, Iruñeko Udaleko Ogasun, Gizarte Ekonomia, Enplegu, Merkataritza eta Turismoko Alorreko zuzendaria.

Epaimahaiburu ordezkoa: Maite Catalán Oiz, Iruñeko Udaleko Ogasun, Gizarte Ekonomia, Enplegu, Merkataritza eta Turismoko Alorreko idazkari teknikoa.

Epaimahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide ordezkoa: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikidea: Chema Olcoz Berruezo, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako goi-mailako tituluduna.

Epaimahaikide ordezkoa: Iruñeko Udaleko goi-mailako tituludun bat.

Epaimahaikidea: Fermín Cabasés Hita, ekonomialaria eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko aholkularia.

Epaimahaikide ordezkoa: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko goi-mailako tituludun bat.

Epaimahaikide-idazkaria: Xabier Burgui Vergara, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako eta Antolaketako teknikaria.

Epaimahaikide-idazkari ordezkoa: Marta Martínez Llobet, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako eta Antolaketako teknikaria.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute, kontuan harturik ordezko izan daitezkeela, baita ere, epaimahaikide ordezko gisara izendatutakoak, bigarren ordezpena egitea beharrezkoa izanez gero.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari hori jakinarazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen badira.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errefusatzea, aipatu egoera horiek gertatzen badira.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeko eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituak deitu ahalko ditu proba batzuetarako zein guztietarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioaren garapena:

6.1. Oposizioa 2019ko urtarriletik aurrera hasiko da.

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko emanen den ebazpenean zehaztuko dira oposizioko lehen proba egiteko tokia, eguna eta ordua.

Oposizioko proba bakoitzaren kalifikazio-aldia amaitutakoan, Epaimahaiak argitaratuko ditu, Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es) eta Iruñeko Udaleko iragarki-taulan, proba gainditu duten izangaien zerrenda, lortu duten puntuazioarekin batera, eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 orduko epearekin.

Oposizioko probetarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo Gidabaimena aldean dutela azalduko dira haietara. Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak eta aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Hautaprobak egin bitartean, beharrezko egokitzapenak ezarriko dira, probak egiteko denboraren nahiz bitartekoen aldetik, desgaitasuna aitortua eduki eta eskabidean halakorik eskatu duten izangaiendako.

6.3. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiaren II. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz eta ordena berean eginen dira.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Oposizioko bigarren eta hirugarren ariketak plika-sistemaren bidez eginen dira.

Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehen ariketa.

Teorikoa izanen da, eta izangaiek test erako galderak dituen galdetegi bati idatziz erantzun beharko diote. Galderak deialdi honen II. eranskineko gai-zerrendan agertzen diren gaiei buruzkoak izanen dira.

Ariketa honetan gehienez ere 20 puntu eskura daitezke. Bazterturik geldituko dira ariketa honetan gutxienez ere 10 puntu erdiesten ez dituzten izangaiak.

Bigarren probarako deituko dira 10 puntuko gutxieneko puntuazioa lortuta ariketa hau gainditu duten izangaiak.

6.3.2. Bigarren ariketa.

Teorikoa izanen da, eta izangaiek erantzun laburreko galdera-sorta bati idatziz erantzun beharko diote. Galderak deialdi honen II. eranskineko gai-zerrendan agertzen diren gaiei buruzkoak izanen dira. Epaimahaiak ariketaren hasieran zehaztuko du izangaiek zenbat denbora izanen duten ariketa egiteko.

Ariketa honetan gehienez ere 40 puntu eskura daitezke. Bazterturik geldituko dira ariketa honetan gutxienez ere 20 puntu erdiesten ez dituzten izangaiak.

Hirugarren probarako deituko dira 20 puntuko gutxieneko puntuazioa lortuta ariketa hau gainditu duten izangaiak.

6.3.3. Hirugarren azterketa.

Ariketa teoriko-praktikoa. Izangaiek, idatziz, kasu praktiko bat edo batzuk ebatzi beharko dituzte, deialdi honen II. eranskineko gaitegian jasotako gaiei buruz Epaimahaiak proposatutakoak. Epaimahaiak ariketaren hasieran zehaztuko du izangaiek zenbat denbora izanen duten ariketa egiteko.

Hirugarren ariketa honetan gehienez ere 40 puntu eskura daitezke. Proba gaindituko dute gutxienez 20 puntu lortzen dutenek.

7.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanpostu hutsak hautatzea.

7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du Kalifikazio epaimahaiak, Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es) eta iragarki-taulan, lortutako puntuazio-hurrenkeraren arabera, oposizioko ariketetan izangaiek lortutako kalifikazioak batuta eta txandaren arabera banatuta, eta zerrenda hori Giza Baliabideetako Zuzendariari bidaliko dio lanpostu hutsak aukeratzeko tramitea egiteko.

Amaierako emaitzetan puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren ariketan puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da, eta hala ere berdinduta segitzen badute, izangaien adina hartuko da kontuan, zaharrenaren alde.

7.2. Hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiaren xede diren lanpostuak hautatzeko txanda irekiko izangaien aldean, salbu eta hurrengo atalean jasotako salbuespenezko kasuan.

7.3. %33ko edo hortik goragoko desgaitasun aitortua dutenek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurrean, kontuan hartu gabe zein txandatan aritu diren.

Aurrekoa gorabehera, baldin eta aipatu desgaitasuna duten izangaiak egon eta horrek eragina badu lanpostu hutsetako eginkizunak betetzeko baldintzetan, hautaketa egin baino lehen esleituko zaizkie haien desgaitasuna kontuan harturik egokien direnak, horri buruz Udalaren mediku-zerbitzuak ematen duen txostenarekin bat.

7.4. Giza Baliabideetako zuzendariak lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldira deituko ditu, horretarako argitaratuz bete beharreko 3 lanpostuen zerrenda –kopurua handitzen ahalko da, geroago onets daitezkeen Lan Eskaintza Publikoekin bat–, izangaien zerrenda –lanpostu hutsak hautatzeko duten hurrenkeraren, txandaren eta puntuazioaren arabera– eta lanpostuak hautatzeko izangaiei ematen zaien epea.

Informazio hori Udalaren webgunean argitaratuko da.

Ondoren, izangaiek adierazi beharko dute, horretarako zehaztutako epean, deitutako lanpostuetatik zein nahiago duten, edo zerbitzuaren beharren arabera aurrekoak ordezkatzen dituztenetatik (betiere hori izangaiei jakinarazita).

8.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

8.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak Giza Baliabideetako zuzendariari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen horretan egonen dira probak gainditu eta, puntuazio handiena izateagatik, eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak.

Izendatzeko proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean argitaratuko da.

8.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorraren bidez, izendatzeko proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epearen barnean:

A) Iruñeko Udalaren edota haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen agiri baliokidearena.

b) Deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia, edo titulua eskatzeko eskubideak ordaindu izanaren ordezkagiriarena, salbu eta lehenago ere aurkeztu bada.

c) Iruñeko Udaleko zerbitzu medikuek egindako txostena, karguaren eginkizunetan aritzea eragozten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

d) Zinpeko aitorpen bat edo aitorpen solemnea, eginkizun publikoetarako ezgaiturik edo gabeturik ez dagoela eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan ez dela adierazirik.

e) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

B) Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituzten ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboei eta abarri buruzkoak.

C) Izangaiak Iruñeko Udalaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak direnean:

a) Deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia, edo titulua eskatzeko eskubideak ordaindu izanaren ordezkagiriarena, salbu eta lehenago ere aurkeztu bada.

D) Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek egiaztatu beharko dute desgaitasun hori bateragarria dela deialdiaren xede den lanpostuarekin. Bateragarritasun hori ofizioz eginen dute Udaleko zerbitzu medikuek, eta espedienteari erantsiko zaio.

8.3. Epe horretan, eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak ezin izanen dira izendatu, eta haien egintza guztiak baliogabeturik geldituko dira, betiere ezertan galarazi gabe haien eskabideetako faltsutasunarengatik legokiekeen erantzukizuna.

8.4. Aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuan, Tokiko Gobernu Batzarrak gainditu dutenen zerrendan, hots, 7.1 oinarrian aipatzen den horretan, hurren dagoen izangaiarekin beteko du hutsunea, halako eran non, horri dagokiolarik, aurreko ataletan adierazitako prozedurari berari jarraituko baitzaio.

9.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

9.1. Tokiko Gobernu Batzarrak Iruñeko Udaleko funtzionario izendatuko ditu, ekonomialari lanposturako, eta lanpostu hutsak esleituko, erabaki bidez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiei.

9.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izendatutako izangaiek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaz jabetzeko, izendapena noiz jakinarazi eta ordutik aitzina.

Epe horretan, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek Iruñeko Udaleko funtzionario bilakatzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Halakoetan, deialdiaren 8.4 atalean ezarritakoari lotuko zaio.

9.3. Izangairen bat funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 8.4 atalean xedatzen den moduan beteko da.

9.4. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, izendapena egin aitzin hautaturiko lanpostua ez da aldatuko. Beraz, funtzionario berriei, zuzenean, egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.

9.5. Deialdi honetan euskararen ezagutza derrigorrezkoa duten lanpostuetara sartzen direnak gero hizkuntza hori derrigorrezkoa duten lanpostuak bakarrik betetzeko hartzen ahalko dute parte.

Betekizun hori ez da kontuan hartuko eskatutako hizkuntza-ezagutza kontuan hartu gabe hautaketa-prozesuaren emaitzak aukera eman badio interesdunari betekizun hori ez duen lanpostua eskuratzeko.

10.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.

Bat etorrita Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin, oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, eta 2017-2019ko aldirako Iruñeko Udaleko zein haren menpeko erakundeetako funtzionarioen eta administrazio-araubidean kontratatutako langileen lan-baldintzei buruzko Hitzarmenaren III. eranskinean jasotako prozedurarekin –non arautzen baita Iruñeko Udaleko langileen administrazio araubideko kontratazioa–, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek eratuko dira, Iruñeko Udaleko alor eta erakunde autonomo guztiendako komunak direnak:

–Lanposturik gabe gainditu duten izangaien zerrenda.

–Hautapen-prozesuko bigarren ariketa gainditu duten izangaien zerrenda.

11.–Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak eratzeko prozedura.

11.1. Behin Kalifikazio Epaimahaiaren espedientea jasota, Giza Baliabideetako zuzendariaren Ebazpenaren bidez hamar egun balioduneko epea emanen zaie, ebazpen hori jakinarazi eta biharamunetik aitzina, hautapen-prozesuan lanposturik lortu gabe gainditu duten izangaiei eta deialdi honen bigarren ariketa gainditu dutenei, agiri hauek aurkezteko:

–Deialdiaren 2. oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua, edo titulua eskatzeko eskubideak ordaindu izanaren ordezkagiriarena.

Ebazpen hori argitara emanen da, dagozkion langileen zerrendekin batera, Udalaren webgunean eta Iruñeko Udalaren iragarki-taulan.

Adierazitako epearen barnean eskatutako agiriak aurkezten ez dituztenak eta eskatutako betekizunak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan, eta galduko dituzte deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe parte-hartzeko eskabidean faltsukeria egiteagatik legokiekeen erantzukizuna.

11.2. Eskatutako betekizunak sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio-aldiak iraun bitartean.

11.3. Behin agiriak aurkezteko epea amaituta, Giza Baliabideetako zuzendariak emandako ebazpenaren bidez onetsiko dira, hala badagokio, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek, eta argitara emanen dira Iruñeko Udalaren iragarki-taulan (Udaletxe plaza, Udaletxeko atzealdean):

a) Lanposturik lortu gabe gainditu duten izangaien zerrenda.

b) Hautapen-prozesuko bigarren ariketa gainditu duten izangaien zerrenda, lanposturik lortu gabe oposizioa gainditu ez dutenak.

11.4. Aldi baterako kontrataziorako zerrendetan honela zedarrituko dira izangaien hurrenkerak: hautaketa-prozesu osoan lortutako puntuazio altuenaren arabera, lanposturik lortu gabe gainditu duten izangaien kasuan, eta bigarren ariketan lortutako puntuazio altuenaren arabera, gainerako izangaien kasuan. Izangaiek lortutako puntuetan berdinketarik bada, deialdi honetan ezarritako irizpideekin bat ebatziko dira.

12.–Errekurtsoak:

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen eta ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi eta hurrengo egunetik aitzina kontatuta.

Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok egin eta horri zuzendua, hilabeteko epean, egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Errekurtsoak jartzeko ondorioetarako, argitalpena Udalaren webgunean argitaratuko da. Halaber, Udalaren webgunean argitaratuko dira hala jarritako errekurtsoak nola haien gainean emandako ebazpenak, hautapen-prozesu honetako interesdunei jakinarazpena eta deia egiteko.

Iruñean, 2018ko uztailaren 2an.–Batzarreko idazkaria, Joxe Abaurrea.

I. ERANSKINA

Eskabide-orria (PDFa).

II. ERANSKINA

Gaitegia

1.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Toki Ogasunak arautzen dituena.

2.–270/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duena aurrekontuen eta gastu publikoaren arloan.

3.–234/2015 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Nafarroako toki entitateen aurrekontu-egitura onesten duena.

4.–Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren 3. gida: Aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-jasangarritasunaren aplikazioa Nafarroako Toki Entitateetan.

5.–27/2013 Legea, abenduaren 27koa, Toki Administrazioaren arrazionalizazioari eta jasangarritasunari buruzkoa. Bigarren xedapen gehigarria: Nafarroako Foru Erkidegoan aplikatu beharreko araubidea.

6.–Iruñeko Udalaren aurrekontua betetzeko oinarriak.

7.–Iruñeko Udalaren ordenantza fiskalak.

8.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituena.

9.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.

10.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

11.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

12.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa.

13.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginari buruzkoa.

14.–280/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen arautegia onesten duena.

15.–13/2000 Foru Lege Orokorra, abenduaren 14koa, Tributuei buruzkoa.

16.–11/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzkoa.

17.–Diru-laguntzei buruzko Foru Legea.

18.–15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzkoa.

19.–Aurrekontua. Kontzeptua eta edukia. Aurrekontuen printzipio klasikoak eta haien krisia. Aurrekontu-teknikak: aurrekontu administratibotik aurrekontua egiteko teknika modernoetara. Zero oinarriko aurrekontua.

20.–Gastu publikoaren eragina eta banaketa-ondorioak. Gastu publikoaren eraginkortasuna eta efizientzia: kontzeptua eta analisirako teknikak.

21.–Diru-sarrera publikoak. Sailkapen-irizpideak. Prezioak eta enpresa publikoa. Prezio publikoak eta tasak. Kontribuzio bereziak. Zerga: kontzeptua eta bereizgarriak. Zerga motak. Zergen osagai diren elementuak.

22.–Zergapetzearen printzipioak. Mozkinaren printzipioak eta ordaintzeko gaitasuna. Ekitatearen ikuspegia zergapetzeari dagokionez. Zergapetzearen eragina.

23.–Zergapetzea eta efizientzia ekonomikoa. Zergapetze optimoa: efizientzia eta ekitatea. Zergapetzea eta pizgarriak.

24.–Zerga-sistemak. Zergapetze mota nagusiak. Tributu-egituraren baldintzatzaileak. Bilakaera eta nazioarteko ereduak.

25.–Defizit publikoa eta ogasun berezia. Definizioak eta finantzaketa-tresnak. Zor publikoa: kontzeptuak, motak eta osagai ekonomikoak. Zorraren zama. Aktibo publikoen pribatizazioa.

26.–Nafarroako toki entitateen aurrekontua. Edukia, eginkizuna eta egitura. Tokiko aurrekontuen printzipioak. Tokiko aurrekontuen zikloa. Aurrekontuen gaineko kontrola. Kontzeptua, motak eta erakundeak.

27.–Toki entitateen udaleko tributu sistema. Zergak, tasak eta kontribuzioak.

28.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako.

29.–33/2002 Foru Legea, azaroaren 28koa, Emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna sustatzekoa.

30.–Udal-administrazioa. Udal-organoak. Alkatea. Osoko Bilkura. Tokiko Gobernu Batzarra. Bestelako organo erabakitzaile eta informatzaileak. Udal organoen eskumenak eta eskudantziak, oro har.

Iragarkiaren kodea: L1810369