2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERIAIN
Gora jotzeko errekurtsoa, gazteriaren arloko teknikariaren lanpostu bat (aldi baterako eta lanaldi erdikoa) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurkakoa
Beriaingo Udaleko gazteriaren arloko teknikariaren lanpostu bat (aldi baterako eta lanaldi erdikoa) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko prozeduran, Jesús María Beitia Lopezek gora jotzeko errekurtsoa jarri du aipatu deialdiari buruzko Beriaingo Udaleko Alkatetzaren otsailaren 7ko 19/2018 Ebazpenaren aurka. Errekurtsoa hauen izenean eta hauek ordezkatuz jarri du: Benito Daniel Goñi Lara, Amaia Torrecilla Zabalza, Rosario María Oteiza Ugarte, Alejandro Palacios Elizalde, Sonia Méndez Garatea, María Díaz de Rada Gil, Garbiñe Bueno Zabalza eta Itziar Areta Olleta.
Honen bitartez, pertsona eta entitateei, beren eskubide edo interes legitimoak errekurtsogileen uzien baiespenak ukituta gerta daitezkeenei, berri ematen zaie, eta epatzen, 10 egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen (Gora jotzeko errekurtsoa 18-01409), uzi horiei kontra egin nahi badiete.
Beriainen, 2018ko abuztuaren 9an.–Alkate udalburua, José Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L1810263