1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
922/2018 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean su-gorrina (Erwinia amylovora) izeneko gaitzik gabeko eremuak deklaratu eta baimendutako tanpoi eremuak ezartzen dituena.
Su-gorrina (Erwinia amylovora (Burr.) Winsl et al.) eritasun larria da, urtarrilaren 21eko 58/2005 Errege Dekretuak berrogeialdiko izurritzat joa. Dekretu horren bidez neurriak hartu dira, ez daitezen sar Espainian eta Europar Batasunean landareentzako edo landarekientzako kaltegarriak diren organismoak, eta beste estatu batzuetara esportatu edo haietan hedatzea eragozteko.
Espezie hauetako landare-materialek pairatzen ahal dute Erwinia amylovora (Burr.) Winsl et al.: Amelanchier Med, Chaenomeles Lindl., Cotoneaster Ehrh., Crataegus L., Cydonia Mill., Eriobotrya Lindl., Malus Mill., Mespilus L., Photinia davidiana (Dcne.) Cardot, Pyracantha Roem., Pyrus L. eta Sorbus L.
Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak maiatzaren 25ean emandako 450/2012 Ebazpenaren bidez ofizialki deklaratu zen gaitz hori Nafarroako Foru Komunitate osoan finkatuta dagoela. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Nekazaritzako Ekoizpenaren Osasunaren Zuzendaritza Nagusiari ofizialki adierazi zaion bezala, eta Kontseiluaren 2000ko maiatzaren 8ko 2000/29 Zuzentarauaren II. eranskineko B zatian eta Batzordearen 2008ko uztailaren 4ko 690/2008 EE Erregelamenduan jasotzen den bezala, Nafarroako Foru Komunitatea babestu gabeko eremutzat hartuta dago eta uztailaren 9ko 1201/1999 Errege Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoa aplikatuko zaio. Dekretu horretan su-gorrina errosazeoetatik errotik kendu eta kontrolatzeko programa nazionala ezarri zen.
Artikulu horren 3. atalen adierazten da ezen babestu gabeko eremuetako landare edo landareki ostalariak babestutako eremuetan sartu edo haietan barna mugitzen direnean, uztailaren 9ko 1201/1999 Errege Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoa aplikatu beharko dela.
8. artikulu horretan adierazten denez, E. amylovora ostatatzen duten landare edo landarekiak organismo kaltegarri horretatik babestutako eremuetan sartu edo haietan barna mugitzen direnean, urtarrilaren 21eko 58/2005 Errege Dekretuaren IV. eranskinean (B zatia, 21. atala) zehaztutako betekizun bereziak aplikatu behar dira. Betekizunak honako hauek dira: E. amylovora pairatzen ahal duen landare-materiala babestutako eremuetan barna mugitzeko, organismo kaltegarri horretatik babestutako eremu batekoa izan behar du landare-materialak, edo ofizialki izendatutako tanpoi eremu bateko lurzati batean ekoitzia edo lekualdatua izan bada, aipatu lurzatian gutxienez zazpi hilabetez mantendua, azken ziklo begetatibo osoko apirilaren 1etik urriaren 31ra bitarteko epea barne. Sartutako landareak ekoizten edo mantentzen diren lurzatiak tanpoi eremu horren mugatik kilometro batera egon beharko du, gutxienez. Tanpoi eremuak 50 km.²-ko azalera estali behar du, gutxienez, eta horko landare ostalariak kontrolatuko dira ofizialki onetsitako eta gainbegiratutako sistema baten bidez, azken ziklo begetatibo osoaren aurretiko ziklo begetatibo osoa hasi baino lehen ezarria, E. amylovora hor landatutako landareetatik hedatzeko arriskua ahalik eta gehien murrizte aldera.
Errege dekretu horren V. eranskinaren arabera ((A) II. 1.3), nahitaezkoa da organismo kaltegarri horretatik babestutako eremurako balioko duen pasaporte fitosanitarioa, bai babestutako eremuko landare-materialerako, bai babestu gabeko eremu batetik sartutako landare-materialerako.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Su-gorrina sortzen duen Erwinia amylovora (Burr.) Winsl et al. bakteriorik gabeko eremuak deklaratzea eta bakterio horren aurkako tanpoi eremu gisa baimentzea I. eranskinean aipatzen diren poligono eta lurzatiak. Haietako ekoizpen lurzatietan ekoitzitako espezie ostalariak merkaturatzen ahalko dituzte babestutako eremuetan, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
2. Erwinia amylovora (Burr.) Winsl et al. pairatzen ahal duen landare-materiala ekoizten duten lurzatien titularrek, baldin lurzatiak tanpoi eremu batean badaude, E. amylovora pairatzen ahal duen landare-materiala babestu gabeko eremuetatik sartzeko eta babestutako eremuetarako balio duen pasaporte fitosanitariorako baimen ofiziala eskuratzeko, eskaera aurkeztu beharko diote Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuari, II. eranskineko eredua erabiliz.
3. Nekazaritza Zerbitzuak aldizkako kontrolak eginen ditu tanpoi eremu horietan, ebazpen honen 2. puntuko eskaerei dagozkienetan. Ezarritako kontrol ofizialetik ondorioztatzen bada E. amylovora pairatzen ahal duten espezieen landareek ez dutela gaitza, baimena emanen zaie gaitza hedatzeko gauza den landare-materiala ekoizten duten tanpoi eremuetako lurzatien titularrei su-gorrinatik babestutako eremuetarako balio duen pasaporte fitosanitarioa luzatzeko.
4. Baimendutako tanpoi eremuek kontrol ofiziala izanen dute, urtarrilaren 21eko 58/2005 Errege Dekretuaren IV. eranskinean (B zatia, 21. atala) zehaztutako betekizunekin bat. Dekretu horren bidez neurriak hartu dira, landareentzako edo landarekientzako kaltegarriak diren organismoak ez daitezen sar Espainian eta Europako Batasunean, ez eta beste estatu batzuetara esportatu edo haietan hedatu ere.
5. Tanpoi eremu bateko lurzatiak dituzten mintegiek landaketetan izandako aldaketa guztien berri eman beharko dute, hala nola: E. amylovora ostatatzen duten espezieak erauzi, landatu edo beste lurzati batera aldatzeko lanak.
6. Kontrol ofizialean tanpoi eremu batean gaitz horrek kutsatutako landareak detektatzen badira, behar diren neurriak hartuko dira gaitza desagerrarazteko.
7. Ekoizten den lurzatian edo bere inguruan su-gorrina detektatzen bada, tanpoi eremuak baimena galduko du eta, ondorioz, ekoizpen lurzatiaren titularrari ezin izanen zaio baimena eman su-gorrinatik babestutako eremuetarako balio duen pasaporte fitosanitarioa luzatzeko lurzati horretatik datorren landare-materialerako.
8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
9. Ebazpen hau Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
10. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitalpen egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.
Iruñean, 2018ko abuztuaren 2an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
I. ERANSKINA Baimendutako tanpoi eremuak |
IZENA | UDALERRIA | TANPOI EREMUA OSATZEN DUTEN POLIGONOAK ETA LURZATIAK | EKOIZPENERAKO BAIMENDUTAKO KATASTROKO LURZATIAK |
Alesbes-1 | Alesbes | 4., 5., 6. eta 7. poligonoak | |
Caparroso | 10., 11., 12., 13., 14. eta 17. poligonoak | |
Alesbes-2 | | | Alesbes, 2. poligonoa, 376. lurzatia |
Alesbes | 1., 2., 4., 5., 6., 7. eta 8. poligonoak | |
Caparroso | 12. eta 17. poligonoak | |
Alesbes-3 | Alesbes | 1., 3. (salbu lurzati hauek: 2262, 2263, 2264, 2265, 2275, 2276, 2277 eta 2278), 4., 5., 6., 7. eta 8. poligonoak | Alesbes, 4. poligonoa, 1961. eta 1906. lurzatiak |
Caparroso | 12. eta 17. poligonoak | |
Cadreita-1 | Cadreita | 1., 3., 4. eta 5. poligonoak | |
Valtierra | 1., 2., 3., 7., 8., 9., 10. eta 11. poligonoak | |
Cadreita-2 | Cadreita | 1., 3., 4. eta 5. poligonoak | |
Valtierra | 1., 2., 3., 6., 7., 8., 9., 10. eta 11. poligonoak | |
Cadreita-3 | | | Cadreita, 1. poligonoa, 938. lurzatia |
| | Cadreita, 5. poligonoa, 74. lurzatia |
Cadreita | 1., 4. eta 5. poligonoak | Cadreita, 1. poligonoa, 316. lurzatia |
Valtierra | 1., 2., 3., 7., 8., 9., 10. eta 11. poligonoak | |
Arguedas | 5. poligonoa | |
Cadreita-4 | Cadreita | 1., 3. eta 4. poligonoak | |
Valtierra | 1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9. eta 10. poligonoak | |
Castejón | 3. poligonoa | |
Cadreita-5 | Cadreita | 1., 2., 3., 4. eta 5. poligonoak | |
Valtierra | 1., 2., 3., 7., 8., 9. eta 10. poligonoak | |
Milagro | 6. poligonoa Bakarrik lurzati hauek: 95.etik 106.era; 518.etik 536.era (520.a salbu); 539.etik 553.era; 556.etik 569.era; 618.etik 623.era; 1337a, 1341a, 1349a eta 1351.a | |
Cadreita-6 | Cadreita | 5. poligonoa | |
Alesbes | 8. poligonoa | |
Caparroso | 14., 15. eta 16. poligonoak | |
Errege Bardea | 9. poligonoa | |
Murillo el Cuende | 13. eta 16. poligonoak | |
Cadreita-7 | | | Cadreita, 4. poligonoko 1487., 1512. eta 1513. lurzatiak Cadreita, 5. poligonoa, 104. lurzatia |
Cadreita | 1., 3., 4. eta 5. poligonoak | |
Alesbes | 2. eta 8. poligonoak | |
Valtierra | 1., 7., 8. eta 9. poligonoak | |
Ameskoabarrena-1 | Ameskoabarrena | 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 13. eta 14. poligonoak | Ameskoabarrena, 4. poligonoa, 469. lurzatia |
Ameskoako herri-mendia | 2. eta 3. poligonoak | |
Urbasa mendia | 3., 4. eta 5. poligonoak | |
Fustiñana-1 | Cabanillas | 1., 2., 7., 8. eta 9. poligonoak | |
Fustiñana | 1., 7., 8., 10. eta 11. poligonoak | |
Fustiñana-2 | | | Cabanillas, 2. poligonoa, 5055. lurzatia |
Cabanillas | 1., 2., 7., 8. eta 9. poligonoak | |
Fustiñana | 1., 7., 8., 10., 11. eta 14. poligonoak | |
Fustiñana-3 | | | Fustiñana, 3. poligonoa, 385., 392. eta 393. lurzatiak |
Fustiñana | 1., 3., 4., 7., 10., 11. eta 12. poligonoak | |
Fustiñana | 2. poligonoa (816., 817., 818., 819., 820., 821., 822., 823., 824., 825., 826., 827. eta 828. lurzatiak bakarrik) | |
Buñuel | 3. eta 4. poligonoak | |
Fustiñana-4 | | | Fustiñana, 3. poligonoa, 314., 315., 316. eta 359. lurzatiak |
Fustiñana | 1., 2., 3., 4., 7., 10., 11. eta 12. poligonoak | |
Buñuel | 3. eta 4. poligonoak | |
Beintza-Labaien-1 | | | Beintza-Labaien, 2. poligonoa, 1710. lurzatia |
Basaburua | 9., 14. eta 15. poligonoak | |
Ultzama | 19. poligonoa | |
Beintza-Labaien | 1., 2. eta 3. poligonoak | |
II. ERANSKINA
Su-gorrinarako tanpoi eremu batean sartzeko eskaera (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F1810106