1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritzan goi mailako tituludunen lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdiaren behin betiko emaitzen aurka.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 2664/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen goi mailako tituludunen lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko deialdia, Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritzan sortzen diren beharrei erantzuteko; zerrenda bat izanen da prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko. Prozedura horretan, gora jotzeko errekurtsoa jarri du Alicia Alemán Arrastio andreak, behin betiko emaitzen aurka. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), dela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2018ko abuztuaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1810444