164. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

697E/2018 EBAZPENA, uztailaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, laguntza espezializatuko lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeak aurreikusteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 24an emandako 367/2012 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeen osaera ezarri zen, eta aipatutako batzordeko burua, kideak eta idazkaria izendatu ziren. Ondoren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 26ko 753E/2016 Ebazpenaren bidez, ebaluazio batzorde horren osaera aldatu zen, eta kide berriak eta batzordeburua izendatu ziren.

Aipatu ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietako lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: kide berriak izendatzea, karguari uko egitea, erretiroa edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari uztea.

Coro Alonso Crespo andreak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 9ko 446/2015 Ebazpenaren bidez batzordeburu izendatuak, batzordeburu izateari uko egin dio.

Bestalde, Avelina López de Goicoechea Goicoechea eta Nuria López Canos andreak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 26ko 753E/2016 Ebazpenaren bidez batzordekide izendatuak, Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuari atxikita daude. Hortaz, ez dira ebaluazio batzorde honen eremukoak.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Coro Alonso Crespo andrea, laguntza espezializatuko lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko burua, kargutik kentzea.

2. Avelina López de Goicoechea Goicoechea eta Nuria López Canos andreak, laguntza espezializatuko lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kideak, kargutik kentzea.

3. Cristina Prieto Pérez andrea laguntza espezializatuko lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko buru izendatzea.

4. Esther Irigoyen Aznar eta Virginia Gárriz Martínez andreak laguntza espezializatuko lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea.

Gisa horretan, honako hau da laguntza espezializatuko Ebaluazio Batzordearen osaera:

Batzordeburua: Cristina Prieto Pérez andrea.

Batzordekideak:

–Esther Irigoyen Aznar andrea.

–Virginia Gárriz Martínez andrea.

–Eva Vidarte Uriarte andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 9ko 446/2015 Ebazpenaren bidez izendatua, Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak izendatua.

–Virginia Vallejos Burgaleta andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 26ko 753E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Tuterako Reina Sofia ospitaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak izendatua.

–Carmen Azcona Gil-Cuartero andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 26ko 753E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Tuterako Reina Sofia ospitaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak izendatua.

–Pedro Aicua Zalduendo jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 26ko 753E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatua.

Idazkaria: Ana Beamonte Aréjula andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 26ko 753E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.c) artikuluarekin bat eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduaren bidez egindako eskuordetzarekin.

Iruñean, 2018ko uztailaren 25ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1809904