1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
311E/2018 FORU AGINDUA, abuztuaren 7koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmazia Batzorde Zentrala sortu zuen Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 11ko 42/2016 Foru Agindua aldatzen duena.
Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 11ko 42/2016 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmazia Batzorde Zentrala sortu zen.
Farmazia Batzorde Zentralak proposatu du batzordearen osaera aldatzea Nafarroako Ospitalegunean fakultatibo espezialista bat gehitze aldera.
Horrenbestez, osasun arloko aholkularitza zientifiko-teknikoa egituratzeko Osasuneko kontseilariaren 1990eko urtarrilaren 12ko Foru Aginduaren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat,
AGINDU DUT:
Artikulu bakarra. Osasuneko kontseilariak maiatzaren 11n emandako 42/2016 Foru Agindua aldatzea. Haren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmazia Batzorde Zentrala sortu zen.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmazia Batzorde Zentrala sortu zuen Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 11ko 42/2016 Foru Aginduaren 3.2 artikuluko h) letra aldatu da. Honelaxe geldituko da:
“h) Barrutiko sei fakultatibo espezialista, ospitaleko zerbitzu klinikoak ordezkatuz: lau Nafarroako Ospitalegunekoak, bat Lizarrako Barrutikoa eta bat Tuterako Barrutikoa.”
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2018ko abuztuaren 7an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F1810211