163. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/00294 NL/sr espedientea. Jendaurreko informazioa
Ur aprobetxamendu baterako eskubidea amaitzea

Ofizioz irekia.

Kontzesioaren titularra: Akerregi elkartea.

Ibai edo errekaren izena: Akerregi erreka.

Amaitu beharreko aprobetxamenduko emaria: 0,022 l/s.

Tokia: Akerregi alderdia.

Udal-mugartea eta probintzia: Elgorriaga (Nafarroa).

Xedea: aziendari edaten emateko eta ureztatzeko.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Akerregi errekatik 0,022 l/s-ko ur hartzeko aprobetxamendurako eskubidea amaitzea, Akerregi alderdian, Elgorriagako udal-mugartean (Nafarroa); Akerregi Elkarteari eman zitzaion, aziendari edaten emateko eta ureztatzeko. Arrazoia da aprobetxamendurako epea amaitu dela.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Elgorriagako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2018ko abuztuaren 8an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1810226